Elkartekide egin

Elkartekide izan daitezke ala nahi eta ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek:

  1. Adinduna edo adin txikiko emantzipatua izatea, eskubide zibilen erabilera osoa izatea eta gaitasunak mugaturik ez izatea epailearen ebazpenez.
  2. Unibertsitatean graduatua izatea edo unibertsitateko azken urtean egotea.
  3. Historiaurreko edo/eta Garai Historikoko Arkeologiaren inguruko dibulgazio lanean edota ikertzen egotea.
  4. Ez izatea ondorengo unibertsitate irakaskuntza kargurik: Irakasle Titularra edo Katedratikoa.
  5. Urtero 30€ kuota ordaintzea. Urtarrila eta ekaina artean elkartekide egiten direnek urteko kuota osoa ordainduko dute (30€) eta ekainatik abendura izena ematen dutenek urte horretako kuota erdia (15€) baino ez dute ordainduko.

Baldintzak betez gero, arkeogazte@gmail.com helbidera honako hau bidali beharko da:

  • Izena emateko orria.
  • Curriculum Vitae eta honekin batera, historia, arkeologia edo ondarearen inguruko ikerketa proiektu batean zauden ziurtagiriren bat (tesi proiektuaren inscripzio ziurtagiria, adibidez).
  • Unibertsitateko azken kurtsoan dauden ikasleen kasua matrikula ziurtagiria nahikoa izango da.

Edozein kasutan, elkartekidegaien onarpena Arkeogazteko Batzorde Nagusiaren erabakipean egongo da eta ondorioz, kuotaren ordainketa Arkeogaztek inskripzioa baieztatu ostean egin beharko da.

Izena emateko orria:

Descargar (PDF, 414KB)